ELKARTEA / ASOCIACIÓN

Badira hilabete batzuk Arriagako auzoaren egoeraz eta beharretaz kezkatuta, hainbat auzokide elkartu ginela horien inguruan hausnartzeko. Hausnarketa eta gogoeta horiek pixkanaka-pixkanaka forma hartu zuten, eta gai ezberdinak lantzeko gogoekin, auzo elkarte bat sortzea erabaki genuen. Auzo elkartearen sorreran, aurretik egindako hausnarketetan ateratako arazo eta gai ezberdinak lantzea erabaki genuen. Hauek dira Bost Urki auzo elkarteak Arriagako auzoan landu nahi dituen gai nagusiak:
  •  Euskara eta euskal kultura bultzatzea
  •  Aisialdi alternatibo baten alde lan egitea
  •  Auzoko arazo sozio-ekonomiko ezberdinen lanketa
  •  Auzoko espazio eta zerbitzu ezberdinak auzotarrek erabili ahal izatea bermatzea 
Gurekin parte hartu nahi baduzu (bileretan, ekintzetan…) edo egingo diren ekintzen informazioa jaso nahi baduzu, bidali korreo elektroniko bat helbide onetara: bost.urki.auzoelkartea@gmail.com